KARTELA

lastur2015

Anuncios

Ibilbideko argazkiak / Fotos del recorrido

Lastur Martxa Zirkuitua osatuko duten bi probetatik lehenak martxoaren 8an igandez, goizeko 7:30-etan izango du irteera Lasturko plazatik.

cropped-lastur-kasko1.jpg

                                                                                            Lastur (140m)

Abeletxe baserrira iritsita, ezkerrera hartuko dugu Otarre mendiaren 660metrotara igotzeko, 500 metroko desnibela gainditu beharko dugularik lehen kilometro hauetan.

Otarre                                                                        Eguna argitzen Otarreko tontorrean

Zelai eder batzuetan barrena jeitsiko gara Leizetako lepora eta Erentza-tik pasaz Gaintxipixako igoerari helduko diogu, igoera gogorra baina oso laburra, buzoia 631 metrotara aurkituko dugularik.

Gaintxipixa buzoia                                                                                   Gaintxipixako buzoia

 

Gaintxipixatik Malluizu-Anboto                                                                                    Gaintxipixatik ikuspegia

Gaintxipixa Lizarpetik

                                                                                          Gaintxipixa Lizarpetik

Orain aldapa behera egingo dugu, lehenengo Lizarpe-ko soziedadera jeisteko eta aurrerago Eleutzako bordatik pasatzeko. Igoeratxo txiki batek Eleutzako lepoan kokatu gaitu, non bertatik Lasturko haran estuaz gain, inguruko tontor pikoak ere begiztatu ahal izango ditugun.

Eleutzatik Gaztelu Gaintxipixa

                                                                                     Eleutzako lepotik ikuspegiak

Berriro aldapa behera,Otolako sakonean barna Elkorrietako gainean kokatuko gara. 11.kilometroan gaude, anoa gunean, jan edariaz indarrak berriztatzeko tokian. Hortik laster sartuko gara Lasturko kanalbide zaharrean, Kortaberri baserrira iristeko.

Lastur Behea

                                                                Lastur  Behea auzoko baserriak Elkorrieta gainetik

 

Kanala 2

                                                                              Lasturko kanalbide historikoa

 

Kortaberri                                                                                   Kortaberri baserria

Puntu honetan banatuko dira bi ibilbideak; laburrak kanalean aurrera jarraituko du Agerre baserrirarte, hortik Lasturko herrigunera jeisteko. Luzeak ordea, aldapa gorako bidea hartuko du, kilometro pasatxoko igoeran 200 metroko desnibela igaroz, Arbil-go tontor zabalean kokatzeko, 436 metroko altueran.

Arbil buzoia (3)

                                               Arbil-go buzoia, eta atzean Lizarretamendi eta Andutz mendiak

Arbildik kosta

Itsasaldeko ikuspegia Arbil-dik

Arbil igarota, Itziar-ko herrigunerako bidea hartuko dugu, Lizarretamendiren magalean, Artutzun-go lepoa eta borda igarota. Itziar bisitatu ondoren ibilbide gozoa dugu zain, Andutz mendiaren magalean jarraituko dugu, Telleixa, Irure, Andusoro, Saletxe, Garaban eta Esteixa baserriak igaroz. Hemen eskuinera desbideratuko gara, aldapa gora eginez, 300 metroko desnibela gainditzeko, Saltsamendiko tontor pikoan kokatzeko, 596 metroko altueran.

Saltsamendi Urreitzutik                                                         Saltsamendi-ko tontorra Urreitzu-ko lepotik begiratuta

Urreitzu-ko lepora jeitsita, azken tontorrera bidean jarriko gara, baina 70 metroko desnibela besterik ez dugu gainditu beharko, Andutz mendi kaskoa harrapatzeko, 612 metrotara, kostaldearen ikuspegi zoragarriarekin.

Andutz Urreitzutik

Andutz mendia (612m)

Hortik behera, Lasturra jeistea beste lanik ez dugu izango, Murgizahar eta Murgi baserriak igaro ondoren, gure Mendi Martxa amaitzeko. Geldituko dira indarrak txorizoa jan ta sagardoa edateko? Bai ezta?

 

 

 

Lasturko bazterrak ikusgai

 

lastur-arbizkoa

 

Lastur Gipuzkoako kostaldetik gertu kokatzen den haran estu bat da, Debako udalerriaren barruan. Bertako 30 inguru baserri sakabanatuetan 150 biztanle inguru bizi gara. Hiru auzoz osatua: Lastur Behea, Lastur Goia eta Arbizkoa; herrigunea San Nikolas elizatxoaren eta zezen plaza zahar eta historikoaren inguruan kokatzen da, 140 metroko altueran, nahiz garai batean uste zen ur mailaren azpitik zegoela. Haran estu hau Gipuzkoako txokorik eder eta berezienetako bat bezala deskriba genezake, bertako zelai berde eta baserri ederrei, inguratzen duten 25 inguru mendi tontor gehitzen badizkiegu. Gehienetan 400-500 metro gorago altxatzen diren mendi pikoak, bertara igotzea posible ote den zalantza sortzen duten tontorrak. Bai posible da, horixe egingo baitugu 2015.ean estreinatuko dugun gure Mendi Martxa Zirkuitua -n.

Mendiaz gain, haran honen historia, bertako berezitasunak, kondairak… ezagutzeko aukera izango dugu. Inguruko herri eta txokoak ere bisitatuko ditugu (Itziar, Deba, Zestoa, Mendaro…)

 

Lastur es un estrecho valle situado en el municipio de Deba. En este valle vivimos entorno a 150 personas en unos 30 dispersos caserìos. Formado por tres barrios: Lastur Behea, Lastur Goia y Arbizkoa; el nùcleo urbano se encuentra entorno a la històrica plaza de toros y a la iglesia dedicada a San Nicolas de Tolentino, a 140 metros de altitud, aunque hace muchìsimos años los habitantes de esta aldea pensaban que vivìan por debajo del nivel del mar. Este valle podemos considerar como uno de los parajes mas bellos de Gipuzkoa, si a los caserios entre verdes prados sumamos los 25 picos que rodean este valle, picos que sobresales 400-500 metros por encima. Montañas que parecen inaccesibles, pero no lo son; disfrutaremos de cada uno de ellos en este Lastur Mendi Martxa Zirkuitua, durante el año 2015.

Ademàs de montes, podremos disfrutar de su historia, la rica mitologìa y  las peculiaridades de nuestra aldea. Sin olvidar visitar los sitios y pueblos que nos rodean (Itziar, Deba, Zestoa, Mendaro…)